2009/09/18

INDEPENDENTZIA GAUA


KARTELA Egin klik handiago ikusteko

Aiarako gazteriak 30 urte daramatza borrokan eta antolakuntzan.

Independentzia eta Sozialismoa helburu, asko izan dira eskualde honetan abiatu izan diren ekimenak eta asko eskualde honek jasan behar izan dituen eraso zein zapalkuntzak.


Izan ere, urte hauetan zehar gazte askok jasan izan du errepresioaren aztarna: Atxiloketak, miaketak, kontrol-poliziala, identifikazioak, irainak, espetxeratzeak…


Baina oztopoak oztopo, herri honetako gazteriak aurrera jo izan du beti eta bere etorkizuna eraikitzen jarraitu izan du, pausoz pauso. Borroka horretan dihardugu oraindik ere.

Honen harira eta borrokan aritu diren eta aritzen diren gazte guztiei omenaldi xume bat eskeintzeko asmoz, Aiarako gazte independentistok “INDEPENDENTZIA GAUA” antolatu dugu Amurrion Irailak 25erako.

Bertan herri kirolak, manifestazio eta ekitaldia, bertso-poteoa, argazki herrikoia eta gazte afariaz gozatzeko aukera izango da. Hala nola, Irailaren 26an Laudioko gaztetxean izango diren kontzertuetara ere gonbidatzen zaituztegu: Itxaropen Zikina, Herrikadak eta FTF Street Band.

Era berean, Amurrioko alkatea Pablo Isasi-ren jarrera gogor salatu nahi dugu ekimen hau burutu ez dadin jarritako trabak direla eta (herriarenak diren azpiegiturak eta materiala ez uztea, etab.). Jakin ezazue, bada, traba guztien gainetik aurrera egin dugula eta egingo dugula!!